2006/03/19

> BILBOKO MANIFESTUA

  • LGBT biztanlearekin nazioarteko lankidetzarako Bilboko manifestua
Hitzaurrea
Manifestua sinatzen dugun elkarteok munduan gay, lesbiana, bisexual eta pertsona transek (trabesti, transexual eta transgeneroek) bizi duten egoeragatik kezka azaltzen dugu. Batez ere biztanleria honek duen osasun, hezkuntza, kultura eta lan eskubideen urraketa salatu nahi dugu. Gorrotoarengatik hainbat krimen zigorgaberen biktimak dira eta eraso intoleranteak, gaitzespen soziala, lege baztertzaileak, jazarpen poliziala eta legearen aldetik onarpen eta babes falta paiaratzen dute.


LGBT biztanleriaren barruan, bereziki pertsona lesbiana eta transeri egiten zaien kaltea salatu nahi dugu.

Aipatzekoa da zenbait estatutako egitura partidista zein eliz hierarkia batzuetako elementu fundamentalistenak, intoleranteenak eta antidemokratikoenak direla homofobia, lesbofobia edo transfobia bultzatu, bermatu edota eragiten dituztenak.

Aniztasun afektibo eta sexuala giza eskubide bezala ez onartzea da egoera hau mantetzen duena.

1. artikulua: Giza Eskubideak
Horregatik, sinatzaileok tinkotasunez diogu pertsona bakoitzak aniztasun afektibo-sexualerako zein genero identiterako duen eskubidea Giza Eskubidea dela.

2. artikulua: Gizarte Zibilia eta Giza Eskubideen aldeko Erakundeak
LGBT biztanleriaren defentsan inplikatzeko eskatzen diogu bai Gizarte Zibilari baita Giza Eskubideen defentsan lanean dabiltzan erakundeei ere.

3. artikulua: Botere Publikoak
Botere publikoei gay, lesbiana, bisexual eta transen eskubideen alde inplikatzeko eskatzen diegu lankidetzarako praktika moduan.

4. artikulua: LGBT-rekin lankidetza GGKE guztietan
Bazterketa sozialerako arrisku handia duen biztanleria hau babes gabe ez uzteko, GKEei Nazioarteko Lankidetzarako proiektuetan orientazio sexual eta genero identitatearen perspektiba lehentasunetariko bat izatea eskatzen diegu.

5. artikulua: LGBT biztanleriari Botere publikoak eskaintzen dizkion Balibideak eta hauen Banaketa Zuzena
Nazioarteko Lankidetzarako baliabideak ematen dituzten herrialdeetako botere publikoei LGBT biztanleria beraien lehentasunen artean jarri eta aipatu baliabideak egoki, berdintasunean banatu ditzatela eskatzen diegu.

6. artikulua: Berdinen arteko Elkartrukea
Nazioarteko Lankidetza berdinen arteko elkartruke bezala ulertzen dugu eta ez Iparretik Hegorako kapitalaren transakzio bezala, azken batean, kulturen arteko benetako erlazio bezala.

7. artikulua: Onuradunak adierazitako beharrizanak
Uste dugu, Hegoaldeko antolakundeek adierazitako beharrizanetatik abiatu behar dela beti Nazioarteko Lankidetza.

8. artikulua: Aniztasun Afektibo-Sexual eta Genero Aniztasuna
Garrantzi handia du gay, lesbiana, bisexual eta pertsona transen artean aniztasunerako begirunea egoteak. Ez dugu bakarrik eskubide berdintasuna bilatzen, baizik eta afektibitatea, sexualitatea eta genero identitatea bizitzeko dauden modu anitzak defendazten ditugu.

9. artikulua: VIH-Hiesa-ren kontrako Borroka
LGBT biztanleriek VIH-HIESaren gaineko informazio, prebentzio neurri eta dauden tratamenduen berririk ez izateak asko kezkatzen gaitu. Hau, kasu askotan balibide faltagatik ez dela gertatzen salatu nahi dugu, baizik eta daudenak, aurreiritziengatik LGBT biztanleriari eskaini ere ez zaizkiolako egiten.

10. artikulua: Berdintasuna, Duintasuna eta Justizia Soziala
Gure borroka berdintasunaren eta duintasun sozialaren aldekoa da. Gay, lesbiana, lesbiana, bisexual eta transen eskubideen alde borrokatzen dugu, baina baita giza eskubide guztien alde ere, justizia soziala eta espazio natutal zein lurraren defentsan.

Esplotazio ekonomiko, zalaparta kultural, homogeneizazio ideologiko eta intolerantzia erlijiosoaren aurka borrokatzen dugu.

Borroka honetarako sare sozial eta hiritarretan integratzen gara, gure borroka ez baita gainerako injustizia eta ezberdintasunetatik bereizten.

11. artikulua: Herrialde Emaileentzako Konpromisuak
Manifestuaren Iparraldeko antolakunde sinatzaileak, honetara konprometitzen gara:

a) Finantziazio propioa lortzeko ahalegin handiena egitea, bai erakunde pribatu zein Administrazio Publikotik LGBT biztanleriarekin Nazioarteko Lankidetzarako proeiktuak martxan jartzeko.

b) LGBT antolakunde eta GGKEei LGBT biztanleriarekin Nazioarteko Lankidetzan inplikatzeko eskatzen diegu.

c) Gure aurrekontuen %0,7a Nazioarteko Lankidetzarako bidaltzea.

d) Garapenerako Hezkuntzaren bidez gure hiritarrak munduko LGBT biztanleriaren egoeraren gainean sentsibilizatzen lan egitea.

Manifestu hau LGBT biztanleriarekin Nazioarteko Lankidetzarako Bilbon burututako III.Jardunaldietan onartu zen, 2006ko martxoak 19an. Testu hau irekia da, edukiarekin bat egiten duen edozein antolakunde zerrendara batzeko irekia, beraz.

  • Elkarte hauek manifestuarekin bat egiten dute:
  • CASAL LAMBDA
  • FUNDACIÓN TRIÁNGULO
  • HEGOAK
  • ALITT - ASOCIACIÓN DE LUCHA POR LA IDENTIDAD TRAVESTÍ TRANSEXUAL (Argentina)
  • MOVILH - MOVIMIENTO POR LA INTEGRACIÓN Y LA LIBERACIÓN HOMOSEXUAL (Txile)
  • LAS AMANTES DE LA LUNA (Mexiko)
  • RJNDSER - RED JUVENIL POR LOS DERECHOS SEXUALES Y REPRODUCTIVOS (Nikaragua)
  • AHMNP - ASOCIACIÓN DE HOMBRES Y MUJERES NUEVAS DE PANAMÁ (Panama)
  • INSTITUTO ENCUENTROS POR EL ARTE (Lima, Peru)
  • Manifestuarekin bat egin nahi baduzue, idatzi posta honetara: correo@fundaciontriangulo.es.

No comments: