- Gure egunean, familiak garelako
- Marijo Mendieta - Magala, familia homoparentaleen elkartea
- Gara, 2006-05-15
Absolutistek, printzipioz, ez dute ulertu nahi gaur egungo gizartea hainbat familia ereduz osatua dagoela.
Haurraren garapen egokirako balio duen familia eredu bakarra aita batek eta ama batek osatutakoa dela argudiatzen duten eztabaidak entzuten ditugu, egunak joan eta egunak etorri. Aitzitik, orain arte egin diren azterketa gehienek erakusten dute haurraren garapen egokiaren oinarria maitasuna eta errespetua direla. Hazi eta hezten den familia eredua dena delakoa ere, maitasunak eta errespetuak segurtasuna emango die eurak izateko (edozein pertsonaren oreka egokirako beharrezko premisa).
Eztabaida horien premisa da haiek eztabaidaren argumentazioa aurreiritzitan edo/eta irizpide erlijiosoetan kokatzen dutela, (batzutan eskutik joaten dira biak).
Magala, familia homoparentalen elkarteak, gaurko eguna ospatuko du, familien eguna, familiak garelako. Ez dugu beste familia eredu batzuen aurka egiten, baina errespetu bera eskatzen dugu geure familientzat.
No comments:
Post a Comment