· OMENALDIA > Maiatzak 24, asteazkena, 19:00etan # Gaztetxea, Zarautz # EHGAM # ELOY DE LA IGLESIAREN OMENEZ # BIDEOFORUMA > EL DIPUTADO # AURKEZLEA: XABIER PORTUGAL, zinema kritikaria #
> "EL DIPUTADO" FILMA ELOY DE LA IGLESIAREN OMENEZ. ZARAUTZ. 2006-05-24. Putzuzulo Gaztetxean. 19:00etan. EHGAM taldeak antolatu du gaurko proiekzioa, eta Eloy de la Iglesiaren film bat emango dute Putzuzulon. Zinema soziala egiten zuen Madriden bizi zen Eloy de la Iglesia zarauztarrak. Aurten hil da zinemagilea eta EHGAM taldeak omenaldi bat egin nahi izan dio proiekzio honekin. Antolatzailea: EHGAM, Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua.
- IN MEMORIAN: ELOY DE LA IGLESIA >>> Ikusi
======================================================
- Eloy de la Iglesiaren omenez, bideoforuma
- EHGAMek antolatuta, 'El Diputado' filma emango dute gaur Gaztetxean, 19:00etan
- X. Aizpurua > Urola Kostako HITZA > 2006-05-24
Eloy de la Iglesia zinemagile zarauztarra martxoan hil zen Madrilen. Gaur, Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak (EHGAM) bere omenez bideoforum saioa antolatu du, eta El Diputado filma emango dute Putzuzulo gaztetxean, 19:00etatik aurrera.
Aurkezle gisa Xabier Portugal ariko da, eta filmeko gaien inguruan hizketan aritzeko aukera ere izango da. El Diputado filma Eloy de la Iglesia zuzendariaren «lanik onenetakoa» dela diote kritikari askok. Diputatu komunista batek homosexuala izateagatik jasaten dituen presioak azaltzen ditu filmak. Espainiako trantsizioan girotuta dago istorioa, eta eskuin muturrekoak dira diputatuari presioa egiten diotenak.
Eloy de la Iglesia Espainiako Alderdi Komunistako kide izan zen, eta zentsore frankistekin arazoak izan zituen.
======================================================
- Urola Kostako HITZA >>> Irakurleen iritziak
>
Oskar 2006-05-24 15:14:25 Eloy-ren filme onena, zalantzarik gabe, "El Pico".
>
xil 2006-05-24 12:07:53 arazoa ez baita batzuk ixilik egotea! hitz egin nahi duenak ezin esana baizik
>
xil 2006-05-24 12:06:44 ixilik egoteko eskubidea ere badugu, edo genuenixilpean egotetik dena kaleratzera pasa gara. zer garen, nolakoak garen, ze aukera sexual dugun, ze pentsakera politiko dugun, ..... kanpo presioegatik ez egitea ez da ona baina gauza asko ixilik gordetzeko eskubidea galtzen ari garela dirudi aspaldian.
>
2006-05-24 11:30:41 normala, ba eztakit, hori bakoitzan esku dao nere ustez, ezpadu nahi bere aukera sexuala zein den erakutsi ba eztu zertan esan ber, gauza da askotan arrazoi batengatik eztuela nahi erakutsi, ta nere ustez, arrazoi hoiek dia ez luketenak existitu berko
>
Questioner 2006-05-24 11:25:09 Homosexuala izateaz Hika-mika zentzugabe horrekin jarraitu gabe, egin galderak zeuen buruei: normala al da oraindik ere diputatu eta politikari askok bere aukera sexuala ezkutatzea? Ezkontzako legeak aurrerapausoa ekarri du, baina gizartean oranik bazterketak jarraitzen du? Lesbianak zergatik daude beti bigarren plano batean?
>
Aitziber 2006-05-24 10:10:58 Barkauyazu baino nei bestian iritziak irakurtzia beti gustau izan zait nahiz eta nire iritzi ezberdina izan, baino zeozerrek molestau itebadit esateko bateko erreparoik eztakat. Gaixki ulertu det orduan eta puntto. Ezta ezer gertatzen. Ale ba, aio
>
2006-05-24 09:56:09 ¿? Ezker abertzaleakin? zein sartu da ezker abertzleakin? Kasu honetan abertzale orotarrez zen iritzia, eta zehatzago eskuin abertzalearekiko, beraien esku baitaude instituzioen gobernuak eta normalean omenaldiak instituzioen eskutik joaten dira. Dena den nire iritzia besterik ez da, nahiz eta dirudienez foro haueta etzaizue besten iritzeak irakurtzea atsegin. OPEN YOUR MIND!
>
Aitziber 2006-05-24 09:45:35 ni, inorena. Iritzi pertsonala zan, ta gaixki idatzi baldin baet ba zuzendukoet. Hemen ere politika sartu ber al dezu? Eta bestia pluralian lagakoet ze ezker abertzaliakin sartze zeanian etzea ai nerekin pertsonalki sartzen, danakin, ta horrei horrela erantzuteagatik eztet izan ber ez bozeramaile ez ezer. Hoi da danai puntilla atea berra.
>
2006-05-24 09:31:53 ? "hemen e politika sartu ber al dezue?" dezue? aurreko iritzia partikularra dek ez talde batena! "guk nahastutze deula" dirudienez hire iritzia ez den partikularra, zeinen bozeramaile haiz?
>
Aitziber 2006-05-24 09:23:05 hemen e politika sartu ber al dezue? Geo esatezue guk nahastutze deula politikakin dana. Eozeinek ulertzeizue. Zuei komeni zaizuenian gustoa asko nahastezue ba????
>
2006-05-24 08:58:14 omenaldia Posten nahiz beingoz zarautzek eduki duen zinemagizon garrantzitsuena omentzea! Badirudi kultura munduan lan egin baina abertzale izan ez direnetaz inor ez dela gogoratzen. Eloy de la Iglesiaz Gay-Les munduarekin izan duen erlazioarekin izan duen erlazioagaitik gogoratu dira, "algo ez algo". Eloy abertzale izanezkero beste gauza bat izango zen...
No comments:
Post a Comment